XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidaxune.- Gaztelu eta jauregi zaharraren hondakinak.

JAUREGI ETA ELIZAK Horretan, Amikuzen badugu lehenik, jauregi zaharrak, urraturik dira zenbait, hala nola Gamuen, Garruzen eta Mitxirinan.

Jauregi ederrak badira ere Arberatzen, Bizkaian, Etxarrin, Itorrotzen, Lukuzen eta Uhart-hirin.

Eliza zahar bat, San Nikolasen kapera, altxaturik izan zen jadanik 984an, Haranbeltzen.

Handik ez urrun Zoiarteko kapera dago mendixka baten gainean.

Bi eraikintza horien tartetik zen Iaundone Jakobe (Santiago) iraganbidea.

Oraino Mitxirinako zola edo lurretan ikus daitezke Konposta deitu eritegi baten arrastoak.

Beste eliza zaharrik ez dugu, orain zatika arraberriturik izan ezik, Garruzen, Domintxainen, eta Labetzen bezala.

Hiru eliza, eskualde honentzako bereziak, altxaturik dira Zuberoako arabera hiru zeinutegirekin: Ezkil-dorre hirukoitzarekin Sorhapûrû, Berhuetan eta Haranbeltzen.